Titulu (kazetaritza)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Titulua, kazetaritzan, egunkari, aldizkari edo prentsako idatzi jakin bateko artikulu edo berri jakin baten izenburua da.[1]

Berria egunkariaren Estilo Liburuaren arabera, albistearen laburpenak dira tituluak, eta beste elementuetatik guztiz beregainak izan behar dira, berez ulertzeko modukoak.[2]

Berriako irizpideek diote tituluak izan behar duela argia, laburra, egiazkoa, erakargarria, egokia eta gaurkotasunari lotua. Guztiarekin, titulu informatibo hutsez gain, adierazkorrak ere izan daitezkeela ere zehazten du, modu literarioan idatziak zilegi izan daitezkeela alegia. Erreportaje batean sormenezko titulu bat ematen bada, azpitituluan zehaztasun informatiboarekin hornitu behar dela dio Estilo Liburuak halaber.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Berria Estilo Liburua - Titular» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  2. «Titulu elementuak» www.berria.eus (Berria Estilo Liburua) (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]