Txikipedia:Miren Maortua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Miren Maortua, 1916ko maiatzaren 29an jaio zen. Miren, Zaldibarren jaio eta hil zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miren Maortua

Gerra zibilaren ostean diktadura sasoian,  1950ko hamarkadan, bere estxe-eskola propioa sortu zuen. Gaur egun eskolaurre izenaz ezagutu ahal dugu. Bere etxe-eskolan 3 urtetik 6 urteetarako haurrak onartzen zituen. Mirenek bere etxe-eskola sortu eta gero, idazlea izan zen. Artikulu asko sortu zituen Euzkadi egunkarietan eta Zeruko argia astekarian. Mirenek, Aberri-lore eta Aldakaitz ezizenak erabiltzen zituen bere idazketak sinatzeko. Matematikako hastapenak eta euskarazko abestiak lantzen zituen.

Bizkaiako gobernadore Zibilaren, debekua ere jasan zuen Miren Maortua andereñoak. Hainbat bider itxiarazi zioten eskola. Hala ere, Klaudio Gallastegi Bilboko San Anton elizako parroko euskaltzale ezagunak egindako gestioei esker, lortu zuen berriro zabaltzea. 1956an ordea, bertan behera geratu zen hainbat urtetako esperientziaz.

Zaldibarko udalak, kale bati Miren Maortua izena jarri zion 1996 urtean, euskararen aldeko lan guztia eskertzeko. Zaldibarko Ilargia taldeak, 2019an, argazki erakusketa iraunkorrak antolatua egin zuten, herriko istoriari buruz, argazkien bidez.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miren Maortua. 2022-12-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).