Edukira joan

Txikipedia:Mozolo arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mozolo arrunta

''Athene noctua" "Mochuelo común"


Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

21-23cmko luzera eta105-260 gramo bitarteko pisua du.Gorputzaren gaineko aldea marroixka da,krema koloreko orbainez zipriztindua, eta behelaldean, berriz, orban bertikal zuri eta marroiak ditu. Buztanean orban zuri eta marroiak ditu era horizontalean kokatuta. Oso begi deigarruak ditu, handieta horiak, eta hauen inguruan disko zurixkak ditu. Arrak eta emeak oso berdintsuak dira.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako eskualde epeletan,Asian,Koreako penintsularen ekialderaino,eta iparraldeko Afrikan bizi da. Euskal Herrian dauden mozolorik ezagunenetako bat da. Larreetako hesien zutabetan ezarrita ikustea nahiko ohikoa izaten da. Gune irekiak gogoko ditu Baso zein mendiak sahiesten ditu.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu (batez ere, matxinsalto eta kakalardoak), narrasti txiki, igel txiki, ugaztun txiki eta hegazti txikiez elikatzen da. Geldirik dagoen tokitik hegan hasi eta bere harrapakina atzematen du. Batzuetan, lurrera salto egin eta bertan ibiltzen da janari bila.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaitetan beste hegazti batzuen habi zaharrak erabiltzen ditu. Kumatze garaia apirila erdialdean hasten da gehienetan.

Eme bakoitzak forma eliptikoa duten 3-5(noizbehinka 2-8)arrautza erruten ditu. Arrautza hauek lisoak eta distiragabeak dira.