Txikipedia:Musika-inprobisazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Musika-inprobisazioa[1] inprobisatzearen ekintza eta efektua da: hau da, zerbait bat-batean egitea, aurretik prestatu gabe edo inguruneak espero gabe. Material sorta baten bidez berez sortzen den musika sortu eta interpretatzeko artea da. Hedaduraz, lana edo inprobisatutako musika emanaldia inprobisazio gisa ezagutzen da. Baina ere dantza inprobisazioa mota dago.

Zergaitik du garrantzi handia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andreas Paolo Perger zuzenean Zionskirche Berlinen 2014
Andreas Paolo Perger zuzenean Zionskirche Berlinen 2014

Inprobisazioak garrantzi handia izan zezakeen garai monofonikoan. Polifoniari buruzko lehen tratatuek, Música enchiriadis-ek (IX. mendea, esaterako), adierazten dute gehitutako zatiak mendeetan zehar inprobisatu egin zirela erregistratutako lehen adibideen aurretik.

Zer esan nahi du Inprobisazioa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argi dago konpozisioaren eta inprobisazioaren arteko bereizketa nahiko berria dela. Inprobisazio hitza, bere izen eta hitzezko forman, ez zen XIX. mendea baino lehen sortu.

Zertarako balio du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inprobisazioak terapia psikologiko gisa balio du, interpretea aske baita jarduteko, askatasunez adierazteko, estresa eta tristura deseginez.

Zer musika motetan aurkitu dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jazz, Rap eta Musika klasikoan, asko erabiltzen dute inprozbisazioa, Jazz eta Rapean bereziki. Rap abeslariak hitzez inprobisatzen dute eta jazz-eko abestilariek, musika tresnekin inprobisatzen dute.

Zenbat inprobisazio mota aurkitu dezakegu?[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika-inprobisazioaz ari bagara ere, esan behar da inprobisazioa beste disziplinatan ere aurkituko dugula, hala nola dantza-inprobisazioaz, poesian, antzerkian inrpobisatzeaz hizt egin dezakegu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Musika-inprobisazio. 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. Inprobisazio. 2023-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).