Inprobisazio
Inprobisazioa une-uneko asmamenari zor zaion interpretazioa da, musika lanen paperetatik askea. Garrantzi handiko elementua izan da mendeetan zehar, musika lan guztien oinarrian baitago. Herri kantuan sormen indibidual edo kolektiboaren alderdi funtsezkoa da. Jazz-ean bakarlarien inprobisazioak berebiziko garrantzia du, musika estilo horren oinarri nagusia baita aurrez asmatzerik ez dagoen molde eta itzulien erabilera eta bilakaera. Inprobisazioak bere legeak ditu halere, eta aski arautuak egon ohi dira estilo bakoitzean, aldaezinak ez badira ere.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-1-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.