Muxar ezpainlodia Euskal Herriko kostaldean aurkitzen den arrain mota bat da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Richard Thomas Lowek deskribatu zuen 1838an. Euskaraz beste izen batzuk ere baditu, akerra (Gipuzkoan) eta sargo gorria (Bizkaian) adibidez.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputza obulatua eta oso zapala du, 35cm neurtzen ditu baina 55cm-ko luzera har dezake. Marrak beltzak eta zilar kolorekoak dira eta beste hizkuntza batean "zebra arraina" deitzen zaio. 5 marra beltz ditu eta beste bat begietatik zeharkatuz.
Bere burua handia eta pikoduna da eta ezpain lodiak ditu. Bere ahoa pixkat bat ateraz harrapakinak harrapatzen ditu. Ugaltzerakoan begien azpian orban hori bat irteten zaio.
Bizitokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrokak artean ezkutaturik bizi dira eta sakonera txikiko eremuetan bizi dira.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsaso hondoko animaliak jaten dituzte. Helduak haragijaleak dira eta gazteak berriz orojaleak.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi urte betetzean eta 25cm neurtzera iristean ugaldu egiten dira, baina batzuk 5 urte dituztenean sexua aldatzen dute.
Arrautzetatik 6-11 eguneko garapena duten larbak irteten dira eta 9mm-tako neurria izatean hondora jaitsi eta kostara itzultzen dira
Sukaldaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso arrain preziatua da. Bere haragia zuria eta trinkoa da eta frijituta edo gisatuta prestatu daiteke. Muxar handiak labean erreta ere bai.