Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2021/1

Wikipedia, Entziklopedia askea

Karraskariak animalia ugaztun txiki batzuk dira. Lau ebakortz berezi dituzte, goiko hortz-lerroan bi eta behekoan beste bi. Ebakortz horiek azal gogorreko fruituak (intxaurrak edo hurrak, adibidez) karraskatzeko (hortzekin marruskatzeko, hozka poliki-poliki apurtzeko) erabiltzen dituzte, eta horrexegatik deitzen zaie karraskari. Karraskari batzuek zura ebakitzeko edota lurrean zuloak egiteko ere erabiltzen dituzte ebakortzak; horregatik, azkar gastatzen zaizkie, baina, era berean, oso azkar eta etengabe luzatzen zaizkie berriro.