Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2022/03
Energia berriztagarria bukatzen ez den energia da, etengabe berritzen dena. Haizearen, eguzkiaren, uraren edo itsasoaren indarra erabiliz lortzen da.
- Energia eolikoa: haizea erabiliz lortzen dena. Haize-sorgailuak jartzen dira mendigainetan edo leku haizetsuetan energia sortzeko. Haizeak mugitzen ditu sorgailuek dituzten helize handiak, eta mugimendu horrek energia elektrikoa ateratzen du sorgailuak duen motore elektriko batean.
- Eguzki-energia: eguzkitik lurrera iristen den erradiazioak eragiten duen energia. Erradiazio hori eguzki-panel batzuetan jasotzen da eta panel horietan dauden zelula fotovoltaikoek elektrizitatea ateratzen dute eguzkiaren erradiaziotik.
- Energia hidraulikoa: ibaietako ura urtegi batean biltzen da eta, gero, presa batean altuera handi batetik erortzen uzten da turbina baten gainera; uraren indarragatik, turbina hori jiraka hasten da, eta horrela sortzen da elektrizitatea.