Edukira joan

Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2023/03

Wikipedia, Entziklopedia askea

Atmosfera Lurraren kanpo-geruzetako bat da, eta, zehazkiago esanda, gure planeta inguratzen duen gasezko geruza da. Beste planeta batzuek ere badute atmosferarik; ez da, beraz, Lurraren ezaugarria bakarrik.

Gure planetako atmosferako gasen multzoa airea deitzen duguna da.

Gure atmosferak lurrazaletik 1.000 Km-ko altuera du, gutxi gorabehera. Atmosferak gas asko ditu, eta gas horiek batez ere beheko zatian daude (Lurretik gertu).

Atmosferako gas nagusiak (airean daudenak) nitrogenoa eta oxigenoa dira. Nitrogenoaren proportzioa %78koa da, eta oxigenoarena %21ekoa. Kopuru txikiagoan atmosferak beste gas batzuk ere baditu: argona, karbono dioxidoa eta ur-lurruna, batez ere.

Atmosfera oso garrantzitsua da Lurreko izaki bizidun guztiontzat. Atmosferarik gabe, landareak, animaliak eta gu hilko ginatake.