Txikipedia:Nadine Gordimer

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nadine Gordimer[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nadine Gordimer

Nadine Gordimer Spring-en, Hegoafrikan, 1923ko azaroaren 20an jaio zen, eta Johannesburgen hil zen  2014ko uztailaren 13an.

Hegoafrikako eleberrigile eta ipuin-idazlea izan zen eta ingelesez idatzi zuen.

Bere ama ingelesa zen eta bere aita letoniarra. Idazle izan baino lehen, dantzari izan nahi zuen. Oso gaztetatik hasi zen irakurtzen  eta 9 urte zituela, idatzi zuen bere lehen ipuina.

15 urterekin ipuina argitaratzeko lehen aukera egunkari baten bitartez heldu zitzaion.  

1949an argitaratu zuen Face to face kontakizun laburren bildumarekin hasi zen ezaguna egiten. Booker McConnell saria irabazi zuen 1974an, eta The conservationist lanari esker, literaturako nobel saria irabazi zuen 1991an.