Hegoafrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hegoafrikako Errepublika
Republiek van Suid-Afrika
iRiphabliki yeSewula Afrika
iRiphabliki yomZantsi Afrika
iRiphabhuliki yaseNingizimu Afrika
iRiphabhulikhi yeNingizimu Afrika
Repabliki ya Afrika-Borwa
Rephaboliki ya Afrika Borwa
Rephaboliki ya Aforika Borwa
Riphabliki ra Afrika Dzonga
Riphabuḽiki ya Afurika Tshipemba
Bandera
Goiburua: !ke e: ǀxarra ǁke
(Batasuna Aniztasunean)
Ereserkia: Hegoafrikako ereserki nazionala
Hiriburua Lurmutur Hiria (legegilea)
Pretoria (administratiboa)
Bloemfontein (judiziala)
Hiri handiena Johannesburg
Hizkuntza ofiziala(k) Afrikaans, ingelesa, zuluera,
eta xhosera, swaziera, ndebelera, hegoaldeko sothoera,
iparraldeko sothoera, tsongera, tswanera, vendera
Herritarra hegoafrikar
Gobernua Demokrazia parlamentarioa
 -  Presidentea Jacob Zuma
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 1,221,037 km2 (25.)
 -  Ura (%) arbuiagarria
Biztanleria
 -  2005 zenbatespena 47.432.000 (26.)
 -  Dentsitatea 39 bizt./km2 (136.)
Dirua Hegoafrikar randa (ZAN)
Ordu-eremua (UTC+2)
Aurrezenbakia 27
Internet domeinua za

Hegoafrika[1][2][3] Afrika hegoaldeko muturreko estatua da, Atlantiko eta Indiako ozeanoen artean kokatua. Mugakide ditu Namibia, Botswana, Zimbawe, Mozambike eta Swazilandia; bestetik, Lesotho guztiz inguratzen du.

Hiru hiriburu ditu: Lurmutur Hiria (legegilea), Pretoria (administratiboa) eta Bloemfontein (judiziala). Hala ere, hiri handiena Johannesburg da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrika, satelite iruditik ebakita

Hegoafrika 1.219.080 km² luze-zabal da eta, izenak berak dioen bezala, Afrika kontinentearen hego muturrean dago. Mugakide ditu Namibia, Botswana, Zimbawe, Mozambike, Swazilandia eta Lesotho (azken herrialde hori guztiz inguratzen du). Hegoaldean Itxaropen Onaren Lurmuturra dago, Indiako ozeanoa eta Atlantikoa banatzen dituen lurmutur ezaguna, Lurmutur Hiriari izena ematen diona.

Haren eremu zabala dela-eta, muturreko klimak ditu: hegoaldean eta mendialdean, epela (Mediterraneokoa bezalakoa); ipar-mendebaldean, azpi-tropikala; eta ekialdean, erdi-lehorra. Batez besteko euri prezipitazioa 464 mm-koa da.

Ibai nagusiak hiru hauek dira: Orange ([1] isurtzen da), Vaal eta Limpopo ([2] isuriak).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hegoafrikako historia»
Jan van Riebeck Lurmuturrera iristean

Hegoafrikako historia askotarikoa eta aberatsa da, Historiaurretik hainbat herri, kultura eta etnia bildu eta nahastu baitira. Boskimanoen kultura duela gutxienez 25.000 urte dago eta bantuena, duela 2.500.

Historia idatzia europarren etorrerarekin hasi zen. Portugaldarrak iristen lehenengoak izan baziren ere, lurraldea ez zuten kolonizatu. Lehen kolonizatzaileak herbeheretarrak izan ziren, XVIII. mendearen bukaeratik aurrera, britaniarrekin lehian. Azken urteotako historia apartheid izeneko erregimen baztertzaileak eta haren amaierak markatu zuten.

Hizkuntza ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrikan hamaika hizkuntza ofizial daude: afrikaansa, ingelesa, ndebelera, iparraldeko sothoera, hegoaldeko sothoera, swaziera, tsongera, tswanera, vendera, xhosera eta zuluera. Kopuruaren aldetik, Indian bakarrik daude gehiago.

Hegoafrikako hizkuntzak.

1996ko Errolda Nazionalaren arabera, ama-hizkuntza mintzatuenak zulua (9,2 milioi hiztun), xhosa (7,2 milioi) eta afrikaansa (5,8 milioi) dira eta bigarren hizkuntza gisa, ingelesa (2,2 milioi hiztun), afrikaansa (1,1 miloi) eta zulua (0,5 milioi).

Horretaz gain, beste zortzi hizkuntza onartzen dira, ofizialak ez badira ere: fanagaloa, khoea, lobedua, nama, ndebelea, phuthia, sana eta Hegoafrikako keinu hizkuntza. Zenbait lurraldetan egoera babestuagoa daukate, baina hiztun kopuru txikia dela eta, ez dute nazio osoko onarpenik. San eta khoikhoi herrien hizkuntzak Namibia eta Botswana aldera hedatzen dira. Nolanahi ere, ehiztari-biltzaile herri horien kultura eta hizkuntza, Afrikako beste herrien aldean hain desberdina, baztertuta egon dira oso, eta galtzeko zorian daude. Hegoafrikar zuri askok beste hizkuntza europarrez hitz egiten dute: portugesez (Angolan eta Mozambiken ere mintzatua), alemanez eta grekoz, besteak beste. Horiekin batera, asiar eta indiar askok Hego Asiako hizkuntzeztan hitz egiten dute: teluguz, hindiz, gujarateraz eta tamileraz.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hegoafrikaren banaketa administratiboa» eta «Hegoafrikako probintziak»

Apartheida 1994an amaitzean, Hegoafrikako 4 probintziak eta 10 bantustan independenteak bertan behera geratu eta 9 probintziok sortu ziren:

  1. Lurmutur Mendebaldea (Western Cape): lehengo Lurmutur probintziaren hego-mendebaldea.
  2. Lurmutur Iparraldea (Northern Cape): lehengo Lurmutur probintziaren iparraldea
  3. Lurmutur Ekialdea (Eastern Cape): lehengo Transkei eta Ciskei bantustanak eta lehengo Lurmutur probintziaren hego-ekialdea, gehi Indiako ozeanoko bi hegoafrikar uharteak (Marion eta Eduardo Printzearen uharteak).
  4. KwaZulu-Natal: Natal eta Zululand.
  5. Estatu Askea (Free State): lehengo Orangeko Estatu Librea eta zenbait bantustan
  6. Ipar-mendebaldea (North West): lehengo Transvaal mendebaldea, Lurmutur probintziaren iparraldea eta Bophuthatswana bantustana.
  7. Gauteng: lehengo Pretoria-Witwatersrand-Vereeniging.
  8. Mpumalanga: lehengo Transvaal ekialdea.
  9. Limpopo: lehengo Transvaal iparraldea.


Hegoafrikar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   38. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-06-01 .
  2.   Terminologia Bankua, Euskalterm, http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm. Noiz kontsultatua: 2010-06-01 .
  3.   Hegoafrika sarrera, Elhuyar Hiztegia, http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp. Noiz kontsultatua: 2010-06-01 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hegoafrika Aldatu lotura Wikidatan