Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nano beltz

Eduki-taula

Nano beltzak ia erabat ikusezinak dira, ez dutelako argirik jaulkitzen

Izar nano beltzak astro izugarri dentso eta txikiak diraa. Ustez, oso masa handia duen izar bat bere bizitzaren amaieran kolapsatu egiten denean sortzen dira izar nano beltzak. Nano beltzek izar arrunt baten antzeko masa dute, baina askoz ere espazio gutxiago hartzen dutenez, askoz ere dentsitate handiagoa dute. Horregatik, izugarri zaila da nano beltzak antzematea, ez baitute argirik ematen eta ezin baitira begi hutsez ikusi. Hala ere, posible da nano beltzak non dauden jakitea: inguruko astroetan, hala nola izar eta planetetan, eragiten duten grabitate-indarra behatuz jakin daiteke hori. Teoria batzuen arabera, baliteke izar nano beltzak izatea unibertso behagarriko objekturik dentsoena eta masa handienekoa. Izan ere, izar arrunt batek bezainbeste masa du, baina hiri baten neurriko espazio txikian.