Txikipedia:Nauru

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nauru, Ozeano Barean dagoen uharte-errepublika bat da, lehen “Pleasant Island" izenekoa. Nauru, munduko errepublika independente txikiena da. Papu Ginea Berriaren eskuinaldean eta Zelanda Berriaren gainean.

Politika eta ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriburu ofizialik ez dagoenez, gobernu-erakundeak Yaren barrutian daude. Nauruko moneta dolar australiarra da. Nauruera (Ekaiairũ Naoero) hizkuntza ofizialaz gainera, ingelesa asko erabiltzen da, merkataritza-harremanetan batez ere, eta eskoletan irakasten da. Osasun-zerbitzuak onak eta doakoak dira

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nauruko klima bero hezea da. Uhartean dauden  landare gehienak itsasbazterrean eta Buada aintzira inguruan hazten dira: palmondoa, pandanus zuhaitza, zuhaixkak eta sasiak.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanle gehienak uharte guztia inguratzen duen kostako zerrenda estu emankorrean bizi dira (hegoaldean batez ere). Nauru 12511 biztanle ditu