Txikipedia:Nicki Nicole

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicki Nicole elkarrizketa batean
Nicki Nicole elkarrizketa batean

Nicki Nicole,Nicole Denise Cucco izenarekin (Rosario, Argentina, 2000ko abuztuaren 25a), Nicki Nicole izenarekin ezagunagoa, argentinar abeslaria eta musikagilea da. 2019-an, egin zen ezaguna “Wapo traketero” abestiarekin. Urte berdineko Abuztuan, fama asko irabazi zuen Bizarrap-en Music session arekin.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nicki Nicole, Rosarion jaioa, ez zen bizi familia ez aberats eta ez pobre batean(bi anai eta arreba bat du eta bera da txikiena). Musikarekin interesatua zegoen txikitatik, Francisco Gurruchagan (bere ikastolan) konturatu zen zer nahi zuen izan handitan, andereño eta maixuek animatu egiten zuten ikastolan zegoenean “saiatzen bazara zure ametsetara helduko zara” esanez.

Musikaz aparte, zinea, kazetaritza  eta ekoizpen audio-bisuala ikasi zuen baita ere. Kantuan egitea gustatzen zaion baina lotsatu egiten zen pertsona baten aurrean zegoenean, Freestyleak lagundu egin zion konfiantza hartzen eta kantuak egiten. [1]

Beldurra zuen bere ama berarekin ez egotea, nahi zuen hori egiten ari zenean berak egitean nahai zuenean, Nicki Nicolek esan zuen ”nahiz eta jendeari nire kantuak gustatu bera(ama) da lehentasuna”.

Beste artista batzuengandik ikasten du eta asko gustatzen zaio poesia eta zinea. Abeslari argentinarrak, asko baloratzen ditu horraino heltzera lagundu dioten pertsonak. Berak nahi duena jende gaztea animatzea da.[1]

Ibilbide musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nicki Nicole emanaldi betean
Nicki Nicole emanaldi betean

Nicki Nicolen lehen produktorea Gonzalo Ferreyra izan zen. Egun, Mauro De Tommaso da bere produktorea. Oso kantu famatuak ditu, horietako bat Bizarrapekin egina dago. Bere lehenengo kantu famatua “Wapo Traketero” da. Beste kantu famatu bat “Colocao” da, Covid-19a dela eta izandako itxialdian grabatutako bideokliparekin. Hortik denbora gutxira, Mateorekin (Truenokin) kantu famatu bat egin zuen, “Mamichula” deitutakoa. Kontzertu asko eman dituzte. Nicki Nikolek, bere ibilbidean albunak ere baditu, adibidez, “recuerdos” 2019ko azaroaren 5 ean argitaratu zena eta “parte de mí” 2021 eko urriaren 28 argitaratu zena.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Nicki Nicole. 2023-02-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).