Rosario

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rosario

Rosario
Rosario bandera

Rosario armarria

Ofiziala Rosario
Estatua ArgentinaArgentina
Banaketa administratiboa
Santa Feko probintzia
Koordenatuak

32°57′S 60°39′W / 32.95°S 60.65°W / -32.95; -60.65Koordenatuak: 32°57′S 60°39′W / 32.95°S 60.65°W / -32.95; -60.65

Rosario non dagoen adierazten duen Argentina-ko/-go/-eko mapa
Rosario
Eremua 178 km²
Garaiera 25 m
Posta kodea S2000
Biztanleria 908,163 bizt.
Dentsitatea 5,1 bizt./km²
Telefono aurrizkia 0341
www.rosario.gov.ar/

Rosario, Argentina ekialdeko hiria eta ibai portua da. Rosario departamentuko hiriburua eta Santa Feko probintziaren hiri garrantzitsu eta jendetsuena, nahiz eta bertako hiriburua Santa Fe izan. Parana ibai handiaren mendebaldeko ertzean dago. Argentinako hirugarren hiria jende kopuruari dagokionez.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria (automobilgintza, nekazaritzarako makineria, janari industria, garagardogintza, metalurgia, eraikuntzarako gaiak, papergintza, larrugintza, armagintza, burdinbide gaiak, petrolio findegiak, kimika industria) eta merkataritza (nekazaritza produktuen garraioa, esportazioa, salerosketak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Burdinbidegune garrantzitsua da. Aireportua. Unibertsitateak ditu.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak dira Ama Birjina Errosarioko eliza (1731), Berpizkundeko estiloko katedrala eta hainbat museo.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1689. urtean soldadu kolono batek eraiki zuen leku horretan lehen etxea eta 1725ean Francisco Godoyk, bere familiarekin han finkatu ondoren, Ama Birjina Errosarioko eliza eraikiarazi zuen (1731). Eliza horren inguruan sortu zen pixkanaka-pixkanaka hiria. 1852an, hiri-gutuna jaso zuen eta, 1854. urtetik aurrera, ekonomia garapen handia izan zuen hiriak, barnealdeko 11 probintzietako portu nagusi hautatu zutenean.

Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rosario Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]