Wikipedia, Entziklopedia askea

Nikosia

Eduki-taula


👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
330.000
🔎
Azalera
51,06 km²
🌄
Altuera
220 metro
📷
Argazkiak
ikusi

Nikosia Zipreko hiriburua da. Zipre Mediterraneo itsasoko uharte batean dagoen herrialde bat da. Herrialde hori bi zatitan banatuta dago. Bietako bat biztanle grekoek kontrolatzen dute, eta zati hori Europar Batasunean dagoen herrialde independente bat da. Gobernu hori da uharteko gobernu ofiziala.

Zipreren mapa eta Nikosia hiriaren kokapena

Biztanle turkoek kontrolatzen dute beste zatia, baina Turkiak bakarrik hartzen du uhartearen alde turkoa herrialde independentetzat. Nikosia Zipreko bi zatien hiriburua da. Hiriaren alde bat eremu grekoan dago eta bestea eremu turkoan.

Nikosiako ekonomian, turismoak eta bestelako zerbitzuek dute garrantzia.

Nikosia antzinako hiria da, eta hainbat eta hainbat agintari izan ditu. Bizantziar Inperioaren parte izan zen 330etik 1191ra arte. Garai hartan bilakatu zen Nikosia Zipreko hiriburu. Zipre turko otomandarren menpe egon zen XVI. mende amaieratik XIX. mende amaierara arte. Britainia Handiak uhartea bereganatu zuen 1878an.

1960an, Zipre herrialde independente bilakatu zen, eta Nikosia haren hiriburu. Handik urte gutxira, greko eta turkoak elkarren aurka borrokan hasi ziren hirian. Grekoek alde egin zuten Nikosiako alderdi turkoetatik, eta turkoek, grekoetatik. 1974an, turkiar soldaduek uhartearen zati bat inbaditu zuten. Harrezkeroztik, Zipre bi zatitan dago banatuta. 240.000 lagun inguru bizi dira hirian eta haren inguruan.

Irudi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]