Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Hatchett

Niobioa edo kolunbioa elementu kimiko bat da. Nb ikurra eta 41 zenbaki atomiko ditu.

ELEMENTU KIMIKOA

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Hatchett izan niobioa aurkitu zuen kimikaria 1801.urtean, baina columbium izena eman zion. Hatchettek aurkitutako kolonbioa ziurrenik elementu berriaren eta tantaloaren arteko nahasketa bat zen.

Ezaugarriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Niobioa metal distiratsua da, gris, harikor eta paramagnetiko bat da. Uste zabalduenen arabera, bere egitura kristal kubikoez osatua dago.
  • Niobioa supereroale bihurtzen da tenperatura kriogenikoetan. Presio atmosferikoan, oinarrizko supereroaleen artean tenperatura kritiko altuena du. Niobioak, elementu guztien artean, penetrazio magnetiko sakonena dauka.

Ezaugarri kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metalak urdin kolore bat hartzen du airearekin kontaktuan badago giro-tenperaturan denbora luze batean zehar.
  • Korrosioarekiko erresistentea da, supereroaleen propietateak erakusten ditu eta oxido dielektriko geruzak sortzen ditu.
NIOBIOA