Korrosio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Metal baten korrosioa.

Inguruneko agente fisikoek edo kimikoek material baten azalean eragindako aldaketa, materiala narriatzea, deskonposatzea edo desegitea dakarrena.

Korrosioa erreakzio kimikoen ondorioz edo erreakzio elektrokimikoen ondorioz gertatu ohi da, baina erreakzio fisikoek (tentsio mekanikoek, adibidez) eta mikroorganismoek ere eragin hori bera izan dezakete zenbait metaletan. Erreakzio kimikoen ondorioz gertatzen den korrosioan, airearen oxigenoak eragiten die kaltea metalei, herdoildu egiten baititu. Metal-mota batzuetan, herdoildutako geruza erori egiten da, eta oxidazio-prozesua behin eta berriro errepikatzen da metala erabat hondatzen den arte. Beste metal batzuetan, berriz, geruza bakarra hondatzen du oxigenoak, eta geruza horrek korrosioaren kontrako babesa ematen dio metalari. Korrosio elektrokimikoa metalaren eta metala dagoen ingurunearen artean eratzen diren korronte elektrikoek sortzen dute.

Metalak korrosiotik babesteko, hiru bide daude: metala korrosioak hondatzen ez duen gai batez estaltzea, gainazalean babes-geruza bat ezartzea alegia; korrosioa eragiten duten gaien lana galarazteko edo moteltzeko sistemak erabiltzea; eta, korronte elektrikoak korrosioa eragin ez dezan, metala katodoarekin lotzea.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Korrosio Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]