Txikipedia:Nortasun digital

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nortasun digitala edo identitate digitala, pertsona bati Interneten dagoen informazioak osatzen du.

Bi aztarna mota dira informazio hori biltzen dutenak:

  • Erabiltzaileak argitaratutakoa.
  • Beste erabiltzaileek, erabiltzaile horri buruz esaten dutena.

Nortasun digitala batetik, nahitako aztarnek osatzen dute, hau da, erabiltzaileak Interneten jartzen duen informazioa, haren urtebetetze eguneko festa adibidez. Bestetik, beste erabiltzaileek Interneten pertsona horri buruz jartzen duten informazioa ere osatzen du nortasun digitala, adibidez, pertsona batek argitaratutako lan bat buruz beste erabiltzaileek eman ditzaketen iritziak.