Wikipedia, Entziklopedia askea

O'Higgins/San Martín aintzira

O'Higgins aintzira.

O'higgins/san Martín aintzira Andeetan dagoen aintzira bat da, Txile eta Argentina artean. Txilen O'higgins deritzo eta Argentinan San Martín.

Amerikan sakonera handiena duen aintzira da eta munduko bosgarrena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura oso irregularra duen aintzira da. 1013km²ko azalera du, hauetatik 554km² Txilen, eta gainerakoa Argentinan. 836mko sakonera du gehienez.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako fauna kontinentalaren barruan aurkitzen ditugu: oreinak, hala nola huemula eta pudúa, baita pumak, marak edo Patagoniako erbiak, guanakak, azeriak, kondorak, lepo beltzak eta txoiak.