Txikipedia:Oñati
Itxura
| Datuak, labur | |
| 🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
|---|---|
| 👨👨👦👦 Biztanleak | 11.537 |
| 🔎 Azalera | 108,2 kilometro koadro |
| 🌄 Altuera | 230 metro |
![]() | |
Oñati Gipuzkoako udalerri bat da. Joan den 2017ko datuen arabera, 11.394 biztanle ditu.
Oñatiko biztanleei txantxiku ezizena ematen zaie.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oñati Gipuzkoako herririk zabalena da.
Auzo ugari ditu: Arantzazu, Araotz, Uribarri, Lezesarri, Urrexola, Murgia, Olabarrieta, Berezao, Garagaltza, Goribar, Zañartu, Torreauzo, Garibai, Santxolopetegi, Zubillaga eta Larraña.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oñati 1845ean sartu zen Gipuzkoan. Aurretik jaurerri eta konderri burujabea izan zen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019. urtean 11.355 biztanle zituen Oñatik.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industriak pisu handia dauka herrian. Nekazaritzak, aldiz, oso pisu txikia.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko hauteskundeen ondorioz, Izaro Elorza izendatu zuten Oñatiko alkate.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herritar gehienak euskaldunak dira (%80 inguru).

Eraikin garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antia jauregia (XVIII. mendeko eraikin barrokoa)
- Lazarraga dorrea (XV. mendea) eta jauregia (XVII-XVIII. mendeetakoa)
- Zumeltzegi dorrea
- San Migel eliza (XV. mendeko eraikin gotikoa)
- Unibertsitatea (XVI. mendean sortutakoa)
- Udaletxea (XVIII. mendeko eraikin barrokoa)
- Arantzazuko santutegia

Arantzazuko santutegia
Oñatiar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lope Agirre (1510-1561), esploratzailea eta militarra
- Ruper Ordorika (1956), musikaria
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zumeltzegi dorrea
-
Antia jauregia
-
Lazarraga dorrea
-
San Migel eliza

