Wikipedia, Entziklopedia askea
okil berdea zuhaitz batean

Okil berdea (Picus virdis) Europa eta mendebaldeko Asiako basoetan bizi den hegazti bat da. Euskal Herrian, geheien ikusten den okiletako bat da eta urte guztian zehar ikus daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okil handi xamarra da, 9g aldera pisa dezake jaiotzean 193g helduak direnean. 41cm-ko zabalera du. Kolore berdea du, buru gorria eta ipurtaldea horixka. Arrek bibote gorria izan ohi dute eta emeek beltza. Moko luze eta sendoa ere badute.

Non aurkitu daitezke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okil gehienak baso eta enborretan aurkitzen dira. Okil berdeak aldiz denbora asko igarotzen du lurrean inurri bila, hortaz oso ohikoa da belardietan janari bila ikustea. Herriguneetako parkeetan ere ikusi daiteke, baina baita bere irrintzi alaia entzun ere, sarritan botatzen baitu.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Picus viridis viridis
  • Picus viridis karelini
  • Picus viridis sharpei
  • Picus viridis innominatus

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]