Txikipedia:Olatz Zugasti

Wikipedia, Entziklopedia askea

Olatz Zugasti, Hernanin, 1965. urtean jaio zen. Bera abeslari eta harpa jotzailea da. Benito Lertxundiren disko guztietan parte hartu du eta Orioko Herri Ikastolako haurren abesbatzako zuzendaria da.[1]

Olatz Zugasti arpa jotzen
Olatz Zugasti harpa jotzen

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olatzek hamahiru urte zituela ezagutu zuen Benito Lertxundi. Hamazazpi urte zituela Benito Lertxundiri laguntzen hasi zen. Gaur egun bere bikotea da eta alaba bat dute.[1]

Musika Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olatzi zortzi urtetatik gitarra oparitu ziotenetik, musikarako eta kanturako zaletasun handia izan zuen eta ikastolako urteroko jaialdietarako prest egoten zen. Bere lehen diskoaren grabazioan ezagutu zuen harpa eta ordurako musika zelta oso gustuko zuen eta Hernaniko talde batean haritu zen. Benito Lertxundiren diskoetan eta haren zuzeneko emanaldietan abeslari nahiz harpa jotzaile bezala aritzeaz gain, bakarkako bidea ere egin du Olatzek. Kantari oriotarrarekin lanean hasi eta hamar urteren buruan, Kantu baten bila nabil kaleratu zuen, harpa oinarri hartuta pop eta musika zelta erabiliz.[1]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Olatz Zugasti. 2020-04-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).