Hernani

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hernani
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Hernani Santa Barbaratik.JPG
Hernani udalerria Santa Barbara gotorlekutik ikusita.

Hernaniko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Buruntzaldea
Izen ofiziala Hernani
Alkatea Luis Intxauspe Arozamena Euskal Herria Bildu.PNG
Posta kodea 20120
INE kodea 20040
Herritarra hernaniar
Kokapena
Koordenatuak 43° 15′ 58″ N, 1° 58′ 30″ W / 43.2661645°N,1.9749167°W / 43.2661645; -1.9749167Koordenatuak: 43° 15′ 58″ N, 1° 58′ 30″ W / 43.2661645°N,1.9749167°W / 43.2661645; -1.9749167
Hernani hemen kokatua: Gipuzkoa
Hernani
Hernani
Hernani (Gipuzkoa)
Hernani hemen kokatua: Hernani
Hernani
Hernani (Hernani)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 39,81 km2
Garaiera 44 metro
Distantzia 9 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 19.923 biztanle (2015) — (Green Arrow Up.svg 5)
% 48,89 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,11
Dentsitatea 500,45 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 3,24
Zahartze tasa[1] % 20,77
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 40,81
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,08 (2011)
Genero desoreka[1] % 2,49 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 11,29 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 54,3 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 22,0 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera XIII. mendea (?). urtea
Webgunea http://www.hernani.net


Hernani Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Buruntzaldeko herririk populatuena, Donostialdean dagoen handienetakoa. 19.923 biztanle zituen 2015. urtean.

Sagardoaren inguruko ekonomia herriko nagusienetarikoa da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako ipar ekialdeko udalerria, Donostiatik bederatzi kilometrora kokatua. 39,81 km koadroko azalera du eta Donostia, Astigarraga, Arano (Nafarroa), Lasarte-Oria, Urnieta, Elduain eta Errenteriarekin mugatzen du.

Urumea ibaia da herriko ardatz hidrografikoa. Iparretik hegora zeharkatzen du eta horretara isurtzen dituzte urak inguruko beste errekastoek.

Santa Barbara mendiaren magalean dago Hernaniko hirigunea (Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua), eta handik begiratuta Urumea ibarraren alderdi handi bat ikus daiteke. Menditsua eta malkartsua da, sakonune sublitoral batean kokatua. Inguruko mendietan (Akola, Igorin, Urdaburu, Oindi eta abar) historiaurreko arrasto megalitiko ugari dago: Akolako lepoko trikuharriak, Igoringo lepokoak, Oindi-Mandoegiko jentilbaratzak, Muniskuegainekoa, Etzelakoak eta beste hainbat.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

              

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Joan eliza eta Udaletxea Gudarien plazan

Goi Erdi Aroan zehar, gero Gipuzkoa bezala ezagutuko zen lurraldea bailaraz osatua zegoen. Urumea eta Oria ibaien artean kokatua, Hernaniko bailara horietariko bat zen. Gaur egungo Donostia, Urnieta, Hernani, Lasarte, Usurbil eta Orio bere baitan hartzen zituen.

Hernaniko bailararen lehenengo aipamena bi dokumentutan ageri dira:

Hiribildu titulua, nahiz eta agiri bidez ezin frogatu, XIII. mendearen erdi aldean eman zitzaiola pentsatzen da, Alfontso X.a Jakituna erregeak hiriak sortzeko burutu zuen politikaren barruan.

Hernaniri buruz Udalaren artxiboan jasota dagoen aipamen historikorik zaharrena XV. mendekoa da. Ordurako hiribildu titulua jasoa zuen, eta Donostiako eta Hernaniko kontzejuek Urumea ibarreko mendien erabilpen, gozamendu eta aprobetxamendurako 1379. urtean izenpetutako adiskidetasun-agiri batean agertzen da.

Hernaniko erdigunea.

Ezagutzen diren lehen udal ordenantzak 1542koak dira, 1512an desagertu zirenen kopia. Azken urte horretan frantses armada herrian sartu eta suntsitu egin zuten berriz ere. Lehenagotik ere gertatu ziren horrelako suntsiketak, Erdi Aroan esaterako, Ahaide Nagusien edo Bandoen arteko gerrateetan, eta geroago ere bai, XVII eta XVIII. mendeetan, XIX. mendeko Karlistadetan eta 1936ko Espainiako Gerra Zibilean.

Hernaniko hirigune historikoa, Urumea ibaiaren gaineko muino txiki batean dago kokatua. Forma obalatuko gune hau harresiez inguratuta zegoen eta sarbide bat baino gehiago zituen (gaur egun bakarra gelditzen da, Felipe Sagarna "Zapa" kalean). Hasiera hartan luzetarako bi kale zituen (gaur egungo Kale Nagusia eta Kardaberaz kalea) eta bi kale hauek beste batek gurutzatzen zituen (gaur egun Nafar kalea eta Felipe Sagarna "Zapa kalea"). Luzetarako bi kaleen tartean patio luzexka zegoen, bi kaleetako eraikinen tartean.

Hirigune zaharra honako gune honetara mugatuko zen: Ezkiaga pasealekua, Atzieta kalea, Plaza Berria eta Gudarien plaza. Gune horietan eta gaur egungo Agustinatarren Komentuko sarbidean aurkitu dira aztarnarik zaharrenak. Kale Nagusia eta Kardaberaz kalea beranduxeago luzatu ziren, baina XVI. mendeko planoak forma obalatua du, bi kaleak luzatuta dauden seinale.

1986. urtean ordurarte auzo zen Lasarte Hernanitik banandu egin zen.


Hernaniko ikuspegi panoramikoa. Santa Barbara gotorlekutik hartutako irudia.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen sektoreak Donostiako beharrak asetzen ditu (barazkiak, esnea eta haragia). Industria (metalurgia, papergintza, industria kimikoa, elikagai-industria) da udalerriko ekonomi jarduera nagusia. Sagardotegi ugari dago; zerbitzu eta garriobide-gunea ere bada.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkadatik aurrera, Hernaniko biztanleria izugarri hazi zen. Honen eragilea Espainiatik iritsitako etorkin kopuru handia izan zen. Etorkin hauetatik gehienak Gaztela, Leon, Andaluzia eta Extremadura lurraldeetatik iritsi ziren, bai udalerri honek bai Gipuzkoa osoan gertatzen ari zen industrializazio prozesu indartsuak erakarrita.

1986an, ordurarte Hernaniko auzo zen Lasarte banandu egin zen. Horren ondorioz Hernanik 10.000 bat biztanle galdu zituen.

XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran biztanleriak igotzen jarraitu zuen, nahiz eta motelago izan.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hernaniko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko hauteskundeen ondoren, EA eta EAJ alderdiek osatutako koalizio batek gobernatu zuen, alkatea José Antonio Rekondo Sanz (Eusko Alkartasuna) zelarik. Hauteskundeetan legez kanporatutako Bildu Hernani plataforma izan zen boto gehien lortu zituen taldea.

2007ko hauteskundeetan EAE-ANVko Marian Beitialarrangoitia hautatu zuten alkate.

2011ko hauteskundeak geroztik, Bilduko Luis Intxauspe da alkatea. 2015eko hauteskundeetan berriro eskuratu zuen alkatetza.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hernaniko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
9 / 17
4.182 (% 46,66)
9 / 17
4.205 (% 43,62)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 17
2.071 (% 23,11)
3 / 17
1.731 (% 17,95)
Orain Hernani
2 / 17
1.348 (% 15,04)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 17
1.077 (% 12,02)
3 / 17
1.613 (% 16,73)
Hamaikabat
2 / 17
893 (% 9,26)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ceferino Apezetxea eta semeak autobus konpainiaren Hernani eta Goizueta bitarteko lineak, geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Lurraldebus eta Areizaga konpainiaren hainbat linea Hernanitik igarotzen dira:

Hernanitik ere RENFEko trenbidea igarotzen da eta bi geltoki daude:

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak San Joanetan izaten dira, ekainaren 23tik 27ra, eta jaietan egiten diren ospakizunen artean Axeri dantza nabarmentzen da (inauterietan ere egiten da dantza hori). Urtean zehar beste hainbat ospakizun eta ekitaldi kulturalak ere egiten dira.

Hernaniar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hernani Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa