Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

On Kixote Mantxakoa


On Kixote Mantxakoa eta bere ezkutaria, Sancho Panza. Brontzezko eskulturak.

On Kixote Mantxakoa liburua, Miguel de Cervantesek idatzi zuen XVII. mendean eta 1605 eta 1615ean argitaratu zen. Aditu askoren arabera, historiako eleberririk onenetako bat da eta munduko hainbat hizkuntzatara itzulita dago, tartean euskarara.

On Kixote Mantxakoa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

On Kixote, zalduntza liburuen zale den aitoren seme bat, erotu egin da, zalduna dela uste du, eta hiru bider irten da bere herrixkatik abentura bila, etxera itzuli behar duen arte; gaixoturik, bere senera etorri, eta kristau zintzo baten moduan hiltzen dela kontatzen du istorioak.Eromenak On Kixote hiru ondorio faltsutara darama eta horiexetan daude protagonistaren kasu patologikoaren funtsa eta berriarenaz.

On Kixote-ko pasarte askotan eztabaidatzen dute On Kixotek eta bere ezkutariak, Sancho Panzak.