Txikipedia:Organo zirkunbentrikular

Wikipedia, Entziklopedia askea

Organo zirkunbentrikularra garunean zehar dauden barrunbe ezberdinak inguratzen dituen egitura txikiak dira. Egitura hauen bereizgarritasuna da ez dutela muga hematoentzefalikorik, hau da, bertako odol hodiak jarraiak izan ordez, hutsunerik gabekoak, tartean hainbat hutsune aurkezten dituzte. III. eta IV. bentrikuluarekin erlazionatzen dira organo berezi hauek, nahiz eta gehiengoa III. bentrikuluaren inguruan aurkitzen diren. Haien funtzioa ur zefalorrakideoaren presioa eta odolaren konposizio kontrolatzea da.