Txikipedia:Otabera arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea

Otabera deritzon zuhaixka honek lore hori ugari izaten ditu. Espezie mediterraneo menditarra da.

Fruitua zentimetro bateko luzera duen lekale labur eta kurbatua da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otaberaren izen zientifikoa Genista hispanica da. 30 eta 60 zentimetro arteko altuerara iristen da. 10-50 cm bitarteko zuhaixka, txandakatutako adarrak dituen zurtoin arantzadunak dituena. Loreak, bestetik, 5-7 arteko petaloetan antolatzen dira. Kaliza 5 sepaloz dago osatuta, 5 mm ingurukoa.

Bizi-baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneo inguruan aurki dezakezu. Harizti, artadi edo pagadien soiluneetan agertu ohi da, itsas-mailatik hasi eta 1.500 metro arte agertzen da.

Landare onek asko iraultzen du ura gabe eta ur gutxi behar du bizirauteko. Eguzki asko behar du, bizi den lekuan bero asko egiten du eta. Lur lehorrean bizi da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrean dagoen nitrogenoa finkatzeko balio du eta apaintzeko ere balio du.