Txikipedia:Oxidazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burdina oxidatua, herdoil bihurtuta.

Edozein erreakzio kimikotan, oxidazioa gertatzen bada, elektroiak mugitzen dira oxidatzen den substantziatik erreduzitzen den substantziara. Zehazkiago azalduta, elektroiak ematen dituen substantzia oxidatu egiten da.

Burdinak oxigenoarekin erreakzionatzen duenean, oxido izeneko produktu kimikoa osatzen du; hau da, burdina oxidatu egiten da (burdinak elektroi batzuk galtzen ditu), eta oxigenoa erreduzitu egiten da (oxigenoak burdinaren elektroiak hartzen ditu).

Oxidazioa erredukzioaren kontrakoa da. Erredukzio-erreakzioak oxidazio-erreakzioarekin bat egiten du beti. Oxidazioa eta erredukzioa era berean gertatzen direnez, erredox deitzen zaie (erredukzioa eta oxidazioa). Gainera, oxigenoak ez du zertan erreakzioan egon erredox-erreakzioa gerta dadin.

Oxidazioak, azken finean, elektroiak galtzea esan nahi du.

Oxigeno atomoaren transferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxidazioak esan nahi du oxigeno atomoa irabazten dela; erredukzioak, ostera, oxigeno atomoa galtzen duela, lehenago esan dugun bezala.

Fe2O3 + 3 CO → 2 Fe + 3 CO2

Kasu honetan ere, erredukzioa eta oxidazioa aldi berean gertatzen direnez, erredox-erreakzioa da. Hidrogeno atomoak galtzeari eta oxigeno atomoa irabazteari oxidazioa deritzo. Hidrogeno atomoak irabazteari eta oxigeno atomoak galtzeari, ostera, erredukzioa deritzo.