Txikipedia:Ozeano dortsal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ozeano dortsala

Ozeano dortsalak Ozeano barneko lur masa handien mugimenduaz sortzen dire egitura geologikoak dira, ozeanoaren erdian kokatzen dira. Muga dibergenteetan aurkitzen dira, horren ondorioz, bi plaka tektoniko desberdin ikusten dira. Lurrazal berria sortzen da bertan, mantuaren gorakada eta magma etengabe ateratzearen ondorioz. Prosezu honen ondorioz lurrikarak baita bolkanismoa (sumendiak) sortzen dira.

Ozeano-gandorretik isurtzen diren basaltoen jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantuan dauden peridotitak (harri mota) berotu eta gora egiten dute, magma sortzen da eta hori hoztean, 6 kilometroko lodiera duen ozeano-lurrazala eratzen da. Peridotitak baita gabroak ere sortzen dituzte, kristalizazio azkar bat ematen. Fusioa aurrera jarraituz gero, likidoak arrkatik irtetzen dira, filoi erregular batzuk eratuz (1cm-40cm). Filoiak sakonean oso irregularrak dira goratz joan ahala elkar egitn dira zuhaitz baten sustraiak balira bezala. Azkenean, askoz ere filoi zuzenagoak izaten dira, azaleraino hel daitezkeenak. Filoiak erabiliz magma basaltikoa azaleratzen da pillow labak eratuz, beraz honek adierazten gaituena da lurrazal-ozeanikoa pultsoka edatzen dena. Lurrazalak metro bateko aldentzea bi astetan jasaten du, ondoren lasaitu egiten da hurrengo filoia eratu arte.

Topografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dortsalen topografia desberdina da, aurreko ataletan aipatutako multzoen arabera.

  1. Zabalkuntza-abiadura motelekoak: Abiadura moteleko zabalkuntzetan ozeanoa askoz ere azkarrago hondoratzen da. Erdiko grabenean bertan, lerrokatuta ager daitezkeen zenbait sumendi ikus daitezke. Honen adibide bat ozeano Atlantikoaren erdiko gandorra da.
Hedapen-abiadura moteleko gandorra
  1. Zabalkuntza-abiadura ertainekoak: Abiadura txikiagoko hedapena baino morfologia leunagoa dauka eta erdian oso sakona ez den graben axial bat aurkitzen da. Honen adibide bat Galapagoetako gandorra da.
  2. Zabalkuntza-abiadura azkarrekoak: Gorakada jasatzen duen ozeano-gandorra oso motel hondoratzen da ardatzak gortuz. Desplazamendua handia denez arroken tenperatura oso azkar jaisten da, arroken bolumena txikituz. Honek topografia leuna izatea eragiten du. Honen adibide bat Ozeano Bareko ekialdeko gandorra.