Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pantalasa

Eduki-taula

Pangea superkontinentea eta Pantalasa ozeanoa

Pantalasa (edo Panthalassa) Paleozoikoaren amaieran eta Mesozoikoaren hasieran (duela 300 milioi urte) Pangea superkontinente primitiboa inguratzen zuen ozeano erraldoiari eman zaion izena da. Hitzaren jatorria grekoa da, eta honako hitz hauek osatzen dute: «Pan» (guztiak) eta «thalasa» (itsaso).

Kontinenteen jitoari buruzko teoriaren arabera, gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteak Pangea zatikatu zenean sortu ziren; beraz, Pangea inguratzen zuen ozeano handia zen Pantalasa.

Egia esateko, gaur egun ozeano guztiak elkarri lotuta daude, baina badirudi aspaldi-aspaldiko iraganean ozeano guztiek superozeano erraldoi bat osatzen zuten, Pantalasa hain zuzen.

Pangea zatikatu ondoren, hasieran Pantalasa bitan banatu zen: Ozeano Barea, mendebalde eta iparraldean, eta Tetis itsasoa, hegoalde eta ekialdean. Pangearen zatiketaren ondorioz, bi kontinente sortu ziren: Laurasia eta Gondwana, iparraldean, eta Laurasia eta Gondwana, hegoaldean. Milioika urte igaro ziren gaur egungo kontinente eta ozeanoek duten itxurara iristeko.