Txikipedia:Patata frijitu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patata frijituak

Patata frijitua patatarekin egindako elikagai bat da. Hainbat lodieretakoak mozten dira eta oliotan frijitzen dira. Geroago ongailuak botatzen zaizkio, eta batzuetan hainbat saltsekin batera zerbitzatzen dira; bakarrik jan daitezke baina baita haragi, arraina, arrautza eta beste janari batzuen laguntzaile moduan ere.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patataren jatorria andetan (Hego Amerikan) dago, sorlekua Frantzia eta Belgikan izan ote den eztabaidan badago ere. Geroago europarrak Ameriketara eltzerakoan, patata Europara eraman zuten. Patata frijitzeko teknika XVI. mendetatik erabiltzen zen kozinatzeko teknika moduan. Patatak frijitzeko ohitura edo teknika, ez zen geroago arte garatu.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patata frijitzeko orduan. Patatak garbitu, zuritu eta moztu nahi diren xerra luzeak egiten. Gero 30 minutuz ur hotzetan sartu almidoia kentzeko. Olioa prestatu eta lehen aldiz 5-6 minutuz 140-150 ºC tan prestatzeko. Atera plater batera eta olioaren tenperatura igo 200 ºC-ra.

Berriro sartu 5 minutu gehiago utzi urre kolore iluna arte, ondo lehortu gehiegizko olioa eta gatza gehitu. Ketchup edo beste edozein osagarriekin zerbitzatu.

Ebakidura motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Estandarra: Ebaketa arruntena. Fina eta aldakorra. Prestatzeko eta banatzeko erraza.
  • Waffle/Gofre:  Gofre edo hesi moduan ebakita, oso ezagunak dira. Tamaina handiagoa dutenez, errazagoa da saltsan igurtzea.
  • Curly: Espiral moduan mozten dira eta horretarako tresna espezifiko bat erabili behar da. Zapore bereizgarria emateko, tipula, baratxuria, piper kaiena eta piper hautsarekin nahastu ohi da.
  • Crinkle-cut: Modu berezian mozten dira, eta horretarako tresna espezifiko bat erabili behar da. Oro har, aurkitzen zailak diren patatak dira, eta kate gutxik eskaintzen dituzte.
  • Shoestring: Ebaketa finena eta kurruskatsuena. Frantziar influentzia gehien dituztenak dira, eta juliana edo lastotxoa moduan ere ezagutzen dira.
  • Steak fries: Mota hau ohikoa baino zabalagoa da. Zentimetro bateko lodiera izaten dute eta azalik gabe zerbitzatzen dira. Lodiagoak direnez, barrualdea labean egindako patata baten antz handiagoa dute frijitua baino. Normalean, errektangularragoak izaten dira.
  • Wedges: Zuzenean zuritu gabeko patata batez egindako ebakiak izan ohi dira. Pataten azalarekin prestatzen dira, eta, beraz, ez dira orokorrean hain kurruskatsuak. Frijituak edo laberatuak izan daitezke.
  • Belgian: Belgikako mota benetan berezia da. Batez ere animalia-koipetan frijitzen direlako, ez oliotan. Bi aldiz hozten dira gantz horretan, eta gero maionesa edo antzeko saltsa batekin batera zerbitzatzen dira.