Txikipedia:Pearl Harborko erasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pearl Harborko erasoa 1941-eko Abenduaren 7an hasi eta bukatu zen, soilik lau ordu iraun zituen eraso bat izan zelako.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pearl Harbor Estatu Batuetako portu eta base militar bat da, Hawaiiko irlan kokatuta dagoena.

Pearl Harborko erasoa




Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia II. gerrate mundialean hasten da, baina ordura arte Estatu Batuak ez zeuden gerrate honetan sartuta, Japoniak sartu zuen arte. Hau dena Japoniak Txina konkistatu nahi zuelako gertatu zen, baina Estatu Batuak Txianaren alde zeudenez, petroleoa eta metala blokeatu zieten eta horren ondorioz, Japoniak gelditzea erabaki zuen. Hala ere, petroleoa beharrezkoa zenez, Estatu batuen kontra eraso sorpresa bat egitea bururatu zitzaien. Lan hau aurrera eraman zuten beren flota submarinoekin, hau da, itsasoan zuten flota bat, inork ikusi ez zuena. Estatu Batuek, Japoniako flotak falta zirela ikustean, zerbait gaizki zihoala konturatu ziren, dena den, oso inportantzia gutxi eman zioten. Azkenean, Pearl Harbor erasotu zuten, japoniako hegazkinak lurretik oso gertu joan ziren Estatu Batutetakoek ez ikusteko, eta misilak marinara bota zituzten. Hau katrastofe bat izan zen Estatu Batuentzat. Erasoaren hurrengo egunean, Estatu Batuak Japoniari gerra deklaratu zion eta horrela, II.gerrate mundialean sartu zen.