Wikipedia, Entziklopedia askea

Pello Reparaz

👶
Jaiotza
1990eko apirilaren 22a
Arbizu
🔨
Lanbidea
musikari
📷
Peio Reparaz

Pello Reparaz Escala (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1990eko apirilaren 22a) euskal musikari, konpositore eta ekoizlea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, irakasle izateko ikasketak ikasi zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, baina ondoren Londresen bi urteko masterra egin zuen abestiak egiten ikasteko. Orain, ETBn Euskalonski saioa aurkezten du.

Musika munduko bere lehenengo pausua, 2007an, berak sortutako Vendetta taldeko abeslaria izatea iza zen. Lau partaidek osatzen zuen taldea, baina 2018an amaitzea erabaki zuten. Orain Peio, Zetak taldeko abeslaria da, 2019ko azaroaren 18tik. Talde honek euskal musika pop-elektronikoa jotzen du.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vendetta:

  • Vendetta (2009)
  • Puro Infierno (2011)
  • Fuimos, Somos y Seremos - Atzo, Gaur eta Bihar (2012)
  • Balas (2014)
  • Bother (2016)

Zetak:

  • Zetak (2019)
  • Zeinen Ederra Izango Den (2020)''