Txikipedia:Perez Sagutxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perez sagutxoaren ilustrazio bat
   Ba al dakizu   

Perez sagutxoari modu ezberdinetan deitzen zaiola tokiaren arabera. Adibidez espainian, ratoncito perez, latinoamerikan raton de los dientes, eta italian topolino.

Perez sagutxoak lastozko txapela du, bizkarrean kartera gorria darama eta urrezko betaurrekoak eta kotoizko zapatilak erabiltzen ditu. Gainera oso txikia da baina oso indartsua ere. Asko gustatzen zaio umeak barre egiten ikustea eta 121 urte ditu.

Nondik dator Perez sagutxoa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi pentsamendu ezberdin daude Perez sagutxoaren inguruan:

Lehenengoan, sagutxo Perez XIX.mendean sortu zen liburu batengatik sortu zela uste da, 1984ean. Luis Coloma Roldan da egilea. Garai hortako erregearentzat ipuin bat idazteko eskatu zioten, 8 urte zituelako eta hortz bat erori zaitzaiolako.

Bigarrenik, esaten da Perez sagutxoak ogidenda bateko apurrak hartzen zituela jateko, baina, egun batean ogidenda izatetik dentista izatera pasa zen. Momentu horretan, Perez sagutxoak hortzei buruz asko ikasi zuen eta zaharrak ziren saguak hortzetako mina zutenean Perez sagutxoarengana joaten ziren. Perez sagutxoak dentistan ikusi zuen haurren esne-hortzak saguentzat baliagarriak zirela eta haurrei erortzen zitzaizkien esne-hortz txikiak hartzen zituen, opari txiki bat utziz.

   Ba al dakizu   

Perez Sagutxoa madrilen dagoen gaileta kaxa handi batean bizi dela

Colomaren ipuinaren 1911ko edizioa, Mariano Pedreroren azalarekin.

Zergatik da garrantzitsua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrentzat tradizio bat da eta oraindik indarrean dago. Oso garrantzitsua da 5-12 urteko haurrei esne-hortz bat erortzen zaienean momentu zail horren aurrean oroitzapen onak izateko. Horretarako, Perez sagutxoak hortzaren truke opari bat ekartzen du. Gainera, Perez sagutxoaren bitartez, haurrak hortzak garbitzeko eta ahoa zaintzeko ere balio du. Hortzak egunero ondo garbitzen baditugu, esne-hortz bat erortzen zaigunean Perez sagutxoa etorriko delako.