Phobos (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Phobos satelitearen irudia

Phobos (Fobos ahoskatua) Marte planetaren inguruan biraka ari den bi sateliteetako bat da, satelite handiena. Beste satelitea Deimos da.

Satelite txikia da, 27 kilometroko luzera bakarrik du. Patata itxura dauka eta krater erraldoi bat du aurrean, Stickney kraterra. Martetik oso gertu biratzen duenez 50 milioi urte barru planetara eroriko da.

Tamaina txikia duenez eta kolore iluna duenez 16 urtetik behin soilik ikus daiteke Lurretik. Teleskopio oso ona behar da gainera.

Erromatarren mitologian Marte gerraren jainkoa da eta horregatik bere bi sateliteei Phobos ("beldurra") eta Deimos ("izua") izenak eman zizkien aurkitu zituenak.

Phobos satelitea eta Mars Express satelite artifiziala Marteren azalean.
   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   
Gulliverren bidaiak liburuko kapitulu batean Laputa izeneko hirian bizi ziren astronomoak aipatzen dira. Hauek Marteren bi sateliteak aztertzen pasatzen zuten bizitza osoa. Hori dela eta Phobosen hainbat eskualderi liburuko izenak ezarri zaizkio, adibidez Laputa Regio.