![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1a/Photinia_x_fraseri_Zumaia.jpg/250px-Photinia_x_fraseri_Zumaia.jpg)
Photinia x fraseri Rosaceae familiako zuhaixka bat da. Lorategian ikusten da landare apaingarri gisa. Photinia glabarra eta Photinia serratifolia landareen arteko hibrido bat da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaixka konpaktua da baina tente hazteko joera du. Hostoak iraunkorrak dira, sortu berritan gorri-gorriak dira eta ondoren kolore iluna hartzen dute, udaberrian batez ere.
Lore zuri txikiak dauzka, bost petalo dituztenak eta multzo handitan ateratzen direnak. Udaberriaren amaieran loratzen da Photinia x fraseri.
Zuhaixkak 5 metroko altuera eta bost metroko diametroa har dezake. Hotzari ongi eusten dio, -5 °C eta -10 °C tenperaturei ere aurre egiteko gai da.
Landaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzalak ez dio kalterik egiten, baina lur egokia behar du hazteko. Neguko haize hotzaren aurrean babestea komeni da.
Aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare hibridoa izanik, aldaera ugari ditu, baina denetan ezagunena Txantxangorri gorria deitzen dena da.