Txikipedia:Potasio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Potasio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potasioa  elementu kimiko bat da. Zuri-zilar koloreko metal alkalinoa da. Erraz mozten den solido biguna da, tenperatura baxua duena. Potasioa oliotan gordeta mantendu behar da erraz oxidatzen delako.

Potasioa

1807an Humphry Davy-k potasio izena jarri zion material honi. Material honen aurkikuntzak, Antoine Lavoisierren hipotesia baieztatzen zuen, horregaitik du horren garrantzia. Hipotesiak, sosak eta potasak, oxigenoz eta metalez eginda zeudela esaten zuen, eta potasioa isolatzen zela ikusterakoan, hipotesia egiaztatu zen.

Potasioak lurrazaleko %2,4 osatzen du. Materiala disolbatu egiten denez, zaila da metal purua eskuratzea mineraletatik. Materiala azkar xurgatzen da heste meharrean. Gainera, organismoko zelula arteko likido katioi nagusia da.

Zoritxarrez, potasioak arrisku bat du; potasio solidoak, erreakzionatu egiten du urarekin, horregaitik, likido egoki batean gorde behar da, adibidez: oliotan.