Txikipedia:Printzeak
Printze bat (printzesa femeninoa) noblezia bateko kidea da. Normalean erregetzarekin lotutako titulua da, erregearen seme-alabek erabiltzen dute. Normalean, Europako dinastia gehienetan, printze titulua errege baten seme eta oinordeko gizonezkoari ematen zaio (Asturiasko Printzeari edo Galesko Printzeari, esaterako), nahiz eta batzuetan zabalago erabiltzen den haurra adierazteko.Gaztelania. Burujabe batzuen titulua ere bada, haien herrialdeak ez baitira erreinutzat hartzen (hala da, Monakoren kasua, Alberto II. Printzea, adibide gisa). Zenbait herrialdetan noblezia-titulu gorenetako bat da (normalean errege odola duten familientzat gordeta).1 Printze titulua erregina baten senarrari erreferentzia egiteko ere erabiltzen da. Printze batek gobernatzen duen estatuari 2a"printzerriko" deitzen zaio.