Txikipedia:Puntu bero

Wikipedia, Entziklopedia askea

Puntu beroa, lurrazaleko gune bat da non mantutik material beroak askatzen diren. Honen ondorioz, eskualdeen tenperaturak altuak izan daitezke.

Fenomeno hau, ez da plaka litosferiko ertzetan gertatzen, isolatutako zonak dira eta bertan uharteak sortu ohi dira. Adibide ezagunena Hawaii da. Orokorrean litosfera ozeanikoetan gertatzen da, baina posiblea da litosfera kontinentaletan gertatzea.

Uhartediaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puntu beroak, luma beroen bitartez sortzen dira. Hauek D-geruzatik datoz, mantuaren eta nukleoaren artetik, eta material beroen zutabeak dira.

Luma beroak gainazaleko geruzarekin (litosfera) topo egiten dutenean, material zurruna urtarazi egiten dute eta azala zulatzen da. Magma kanporatzerakoan, urak hoztu eta solidotu egiten du, beraz, uharteak sortzen dira. Hauek gutxika gutxika pilatzen duten laba solidoarekin bolumena handitzen dute irla handiak bilakatu arte.

Puntu beroak geldirik dauden bitartean, plaka tektonikoak higitu egiten dira. Bi fenomeno hauen konbinazioarekin, hurrengo fenomenoa gertatzen da: Puntu beroetan magma isurtzen da lurraren azalera, eta hau arroka bihurtzen da tenperatura aldaketagatik, uharte bat sortuz. Denborarekin, plaka tektonikoa mugitu egiten da, baina puntu beroa estatikoa denez magma isurtzen jarraitzen da eta plakako beste puntu batean uharte berri bat sortzen da.

Kontzeptuaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Tuzo geologo kanadarrak aipatu zuen lehenengo aldiz 1963 urtean, Hawaii uharteak puntu beroen bitartez sortu zirela aurretikan azaldutako prozezuaren bidez. Urte batzuk beranduago puntu beroak nukleo-mantu mugan sortzen diren luma gorakorrek sortzen dituztela aurkeztu zen. Gaur eztabaida badago luma horiek existitzen direla diotenen eta hori gezurtatu egiten dutenen artean.