Wikipedia, Entziklopedia askea
Puritanoak

Puritanismoa XVI eta XVII. mendeetako erlijio mugimendu protestante bat izan zen, Ingalaterrako Elizatik katolikotzat jotzen zituen praktikak "purifikatu" nahi zituena; Ingalaterrako Eliza ez zela guztiz eraberritu eta protestanteagoa bihurtu behar zuela aldarrikatzen zuen. Puritanismoak garrantzi handia izan zuen Ingalaterrako eta Estatu Batuetako historian.

Puritanoen sinesmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Predestinazioa: Puritanoek predestinazioan sinesten zuten; hau da, Jainkoak mundua sortu baino lehenagotik predestinatu duela nor izango den salbatua eta nor kondenatua. Sineste horretan Joan Kalbinok izan zuen eragin handia. Sineste honek asko baldintzatu zuen puritanoek beren bizitzak eta Jainkoarekin zuten harremana ikusteko modua.
  • Biblia: Puritanoek autoritate-iturri nagusitzat jotzen zuten Biblia fede eta praktika gaietan. Testu sakratuen interpretazio literalean sinesten zuten eta Bibliako printzipio eta aginduen arabera bizi nahi zuten beren bizitzako alderdi guztietan.
  • Diziplina eta moraltasun zorrotzak: Puritanoek diziplina eta moraltasun zorrotzeko bizitzaren alde egiten zuten. Autodiziplinaren garrantzian sinesten zuten, plazer mundutarrei uko egitean eta harrokeriaren arbuioan.
  • Kultuaren sinpletasuna: Puritanoak gurtza modu sinple eta zorrotz baten alde zeuden. Hainbat erritual ez zituzten onartzen, beharrezkoak ez zirela edo Biblian oinarrituta ez zeudela uste zutelako. Beren ikuspegia Hitzaren predikuan eta Jainkoarengan oinarritutako adorazioan zegoen.
  • Erantzukizun komunitarioa: Puritanoek erantzukizun komunitarioan sinesten zuten; alegia, komunitateko kide guztiek moraltasuna eta ordena soziala mantentzeko erantzukizuna zutela uste zuten. Hori beren komunitateetako eguneroko bizitza arautzen zuten moduan islatzen zen, elkarren zaintza eta anaiarteko zuzentasuna sustatuz.

Lehen puritanoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1630ean, John Winthropek puritanoen lehen talde handia zuzendu zuen Massachusettseko abadia, eta 1636an, Harvard College sortu zen. Laud ( sacerdote bat ) Eskozian protestanismoa inposatzen saiatu zen, baina hau puritanoek eta eskoziar kalbinistek aliatzen zuten.

Puritanismoaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puritanismoa Ingalaterran sortu zen, antolatutako indar bat bezala. Inglaterrako elementu batzuen artean, hala nola, presbiteranoak, independienteak eta bataitzaileak zutena. Puritanoak lortu nahi zutena, zen, eliza anglikanoa praktika katolikoa purifikatzea.

Puritanoen bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterra

Oso aurreztaileak ziren denborarekin, diruarekin... ez zitzaien gustatzen denbora edo baliabideak galtzea. Beraien bizitza perfekzionatu nahi zuten, (Eta horrek zien hipokresia leporatzea); Honen eragina arkitekturan nabaritu zen, haien etxeek ez baitzuten hesirik, eta kanpotik ikuspena ahalbidetzen zuten.

Puritanoek lortu zutena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puritanoek ez zituen anglikanismoak Ingalaterrari eskaintzen zizkion sinesgarritasun egiturak ordezkatu, eta gero Estatu Batuetara joan izan behar ziren, Inglaterran kalbinismoa ezarriz.