Wikipedia, Entziklopedia askea
Quidditch partida.

Quidditcha kirol berri bat da, XX. mendean sortu zena. Harry Potter liburuetako quidditch jokoan oinarritzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo partida 2005ean jokatu zen Vermont-eko (Estatu Batuak) Middlebury College eskolako ikasleen artean.

Euskal Herrian bi talde sortu ziren Bizkaia Boggarts eta Gasteiz Gamusins eta 2015ean jokau zuten aurreneko partida. Beranduago Gipuzkoa Golden Dragons ere sortu zen.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jokalariek makila bat eramaten dute hanka artean, sorgin eta aztien erratza irudikatuz.
  • Hiru baloi ezberdin daude; Quaffle-a, Bludger-a eta Snitch-a. Azken hau galtzerdi batean sarturiko tenis pilota bat da eta inpartziala den jokalari baten gerrian kokatzen da, atzealdean
  • Zelaiaren albo banatan altiera desberdinetan dauden hiru uztai ere badira.
  • Uztaietan baloia sartzeak eta snitch-a harrapatzeak puntuak ematen ditu, Harry Potterren eleberrietan bezala.
  • Aipatzekoa da taldeak zazpi jokalarik osatzen dutela eta emakumezkoak eta gizonezkoak orekaturik egon behar direla, 3-4 edo 4-3.

Euskal Herriko taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]