Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1999ko ekainaren 10a
Almada
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
Rafael Leão

Rafael Alexandre Conceição Leão futbolari Portugaldarra da, Angola jatorrikoa. A.C.Milanen jolasten du; aurrelari gisa. 1999ko ekainaren 10ean jaio zen, Almadan (Lisboa).

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi urterekin hasi zen Amora FC taldean futbolari gisa trebatzen, eta urtebete geroago, 2008an Sporting CP taldeko kide izatera joan zen. 2017ko maiatzaren 21ean, erreserba taldera igo ondoren, Leãok debuta egin zuen "Sporting Clube Braga"B" taldearen aurka Bigarren Ligan.

2018ko otsailaren 11an estreinatu zen lehenengo aldiz lehenengo taldearekin, CD Feirense taldearen aurka.

2018ko abuztuaren 8an, Leão Lille OSC taldeak fitxatu zuen, 5 urteko kontratuarekin. Bere lehenengo gola bigarren partiduan sartu zuen 67 min jolastuta. Eta gol horrekin bere taldeari irabazten lagundu zion.

Frantziako taldean urtebete egin ondoren, 2019ko abuztuaren 1ean ofizial egin zen hurrengo bost denboraldietarako A.C.Milanek fitxatu zuela. 2020ko abenduaren 20an golik azkarrena sartu zuen A Seriearen eta Europaren historian, U. S. Sassuoloren aurka, partida hasi eta 6 segundora.

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko urriaren 9an Portugaleko selekzioarekin debuta egin zuen Qatarren aurkako lagunarteko partida batean.