Lille O.S.C. (Lille Olympique Sporting Club) Frantziakofutbol talde nagusietakoa da, Lille hirikoa. Lau Liga txapelketa eta 6 Kopa eskuratu ditu Frantzian eta UEFA Intertoto Kopa bat ere irabazi zuen 2004 urtean.
Etxeko partiduak Stade Pierre-Mauroy estadioan jokatzen ditu.
RC Lens taldearekin lehia handia du eta bien arteko partidak "Iparraldeko derbia" ezizenaz ezagutzen dira.
Lille hirian baziren bi talde, Olympique Lillois eta Sporting Club Fivois. Bigarren Mundu Gerraren ondorioz talde biak nabarmen ahulduta zeuden eta 1944an bat egitea erabaki zuten, orduan sortu zen Lille Olympique Sporting Club. Berehala izan zuen "urrezko aroa", izan ere 1946 eta 1956 artean bi Liga eta bost Kopa eskuratu baitzituen. George Berry eta André Cheuva izan zituen orduko entrenatzaileak.
XXI. mendean ere emaitza onak izan ditu. 2010-11 denboraldian Liga eta Kopa irabazi zituen, ez ordea Superkopa, eta ordutik goiko postuetan ibili da. 2016an Ligako Kopako finala jokatu zuen eta Paris Saint-Germainen aurka galdu egin zuen 2-1. 2020-21 denboraldian lehia estua izan ondoren puntu bakarraren aldeaz irabazi zuen laugarren liga titulua.