Wikipedia, Entziklopedia askea

Ramayana

Ramayana liburuko ilustrazio bat

Ramayana liburu klasiko bat da mundu osoan. Olerki bat da eta 48.000 bertso jasotzen ditu bertan. Sanskrito klasikoan dago idatzita, hau da, hizkuntza oso zahar batean. Horrez gain, Indiako bi poema epikotatik laburrena, argiena eta arrakastatsuena da.

Kristo aurreko V. eta II. mendeen artean idatzi zuen idazleak. Inork ez daki ziur nork idatzi zuen olerkia. Liburuaren amaieran Valmiki izan zela jartzen du baina ezinezkoa da, datak kontuan harturik, liburua pertsona bakar batez idatzita egotea.

Liburu honek Rama izeneko printzipe jainkotiarraren jatorria eta Indian zehar egin zituen bidaiak kontatzen ditu. Bertan, mota desberdinetako gudak azaltzen dira eta askotan jainkoek ere parte hartzen dute haietan. Liburu guztian zehar Rama ongiaren adierazle da eta gaizkiaren aurka borrokatzen du, esate baterako deabruen aurka.

Horrela hasten da Ramayana: Rama errege izateko garaia iritsi zenean, erregeak bota egin zuen bere lurraldetik bere emaztearen semea tronuan jartzeko eta hor hasi ziren gatazkak. Rama Sita printzesarekin ezkondu zen, eta horrek erregea Rama botatzeaz errukitu eta itzultzeko eskatzea eragin zuen. Horrez gain, deabruek Sita bahitu zuten eta Rama printzesa salbatzera joan zen.

Ramayanaren helburua irakurleak mezu hau jasotzea da: gizakiak gizaki bezala bizi behar du eta jainkotasunarekin bat egin.