Wikipedia, Entziklopedia askea

Real Sociedad

Real Sociedad

Real Sociedad Donostiako eta gipuzkoako talde nagusia da. Euskaraz Reala edo Erreala izenez ezagutzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar lehen mailako taldea izan da, denboraldi gehien-gehienak bertan eman dituelarik. 2009. urtean bere mendeurrena ospatu zuen, eta hurrengo urtean, lehen mailara igo zen azken aldiz gaur egun arte, hiru denboraldiz bigarren mailan egon ondoren. Espainiako Ligaren bederatzi talde txapeldunen artean dago, bi aldiz txapelketa lortu duenez 1980ko hamarkadaren hasieran, eta beste hiru aldiz txapeldunorde. Halaber, Errege Kopa beste birritan eskuratu du, eta beste bost aldiz finalista izan da. Europar txapelketetan, UEFA/Europa league-an bederatzi aldiz aritu da eta Europako Kopa/Chanpions League-an lautan.

Espainiako Ligaren sailkapen historikoan 8. postuan da, eta gaur egun ere galdu gabe jarraian galdu gabe jarraian partida gehien lorturiko marka dauka, 32 jardunaldi eginez porrotik gabe 1979-80ko denboraldian. Athletic Clubekin areriotasun handiko harremana mantentzen du, euskal derbien bidez. Azkenik, Espainako selekziora jokalari gehien eman duen seigarren taldea da historian zehar.

Zubietako kirol-instalakuntzetan entrenatu ohi da eta Reale Arena estadioan jokatzen ditu etxeko partidak.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamixeta kolore txuria eta urdina da eta galtzak txuriak dira.