Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
188.743
🔎
Azalera
60,89 km²
🏙️
Hiriburua
Donostia hiria
📷
Argazkiak
ikusi
Paseo berritik eguzkia ateratzen.

Donostia Gipuzkoako udalerri bat da. Gainera, Gipuzkoako hiriburua da.

Hiriaren izen ofiziala Donostia/San Sebastián da. Donostia izenaren jatorria, badirudi latinezko Domine Sebastiane izenetik datorrela.

Donostiako biztanleak donostiarrak dira.

2017an 180.558 biztanle zituen. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoan. Hego Euskal Herriko lau hiriburuen artean, Donostia da biztanle gutxien dituena; baina haren metropoli-eremuan (Donostia inguratzen duten beste udalerriak kontatuz) 400.000 biztanle bizi dira, gutxi gorabehera.

Euskarari begiratzen badiogu, Donostia da biztanle euskaldun gehien dituen euskal hiriburua: herritarren % 33,5.

Donostia Urumea ibaiaren aho edo bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean; eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola.

Donostiako klimograma.

Hiriak klima ozeanikoa du. Tenperatura hotzepelak ditu (ez oso hotzak eta ez oso beroak), baina udako eta neguko tenperaturak nabarmenki bereizten dira; hezetasun nabaria izaten du eta euri ugari egiten du urte osoan zehar. Elurra, ordea, oso gutxitan egiten du. Urrian eta martxoan marea biziak izaten dira, hau da, maila handiko itsas gorabeherak.

2019ko udal hauteskundeen ondoren, Eneko Goia aukeratu zuten alkate.

Donostia Igeldotik ikusita

Donostian jaialdi garrantzitsuak ospatzen dira:

  • Musika Hamabostaldia
  • Nazioarteko Zinemaldia
  • Jazzaldia

Kultur azpiegitura garrantzitsuak ere baditu:

  • Kursaal jauregia: Bertan ospatzen dira musika, antzerki eta zine ikuskizunak, eta baita kongresuak ere.
  • Victoria Eugenia antzokia
  • Antzoki zaharra
  • Tabakalera
  • Koldo Mitxelena kulturgunea: bertan liburutegia eta erakusketa aretoak daude

Museoak ere baditu hiriak:

  • San Telmo museoa
  • Aquariuma
  • Untzi museoa
  • Eureka! zientzia museoa
Anoetako estadioa

Hiriko futbol taldea Real Sociedad taldea da.

  • Danborrada: Donostiako jai garrantzitsuena da, eta urtarrilaren 20an ospatzen da (San Sebastian egunean).
  • Aste Nagusia: abuztuan ospatzen da
  • Santo Tomas: abenduaren 21ean ospatzen da, eta baserri azoka egiten da.
San Bizente eliza

Eraikin garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Bizente eliza. XVI. mendekoa.
  • Santa Maria eliza. XVIII. mendekoa.
  • Miramar Jauregia

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]