Txikipedia:Roya Sadat

Wikipedia, Entziklopedia askea

Roya Sadat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roya Sadat Afganistanen jaio zen 1983ko martxoaren 8an, Heraten zehazki. Afganistaneko zinearen historian lehen emakumezko zuzendaria izan zen. Zinemagile eta zuzendaria izateaz gain, gidoilaria ere izan da.

Roya Sadat Afganistanen jaio zen

Txikitan amak hezi egin zuen etxean, talibanek, momentu horretan, Afganistanen agintzen zutenek, ez zutelako  emakumeen heziketa onartzen. Geroago, Herateko Unibertsitatera sartzea lortu zuen. Talibanen agintea bukatu ondoren,  filmak egiten hasi zen eta Three Dots lehen film luzearen zuzendaria izan  zen.

Bere filma ezagunena Three Dots izan zen, baina lehenago Osama izeneko dokumental batean parte hartu zuen eta beste bi film laburretan ere, Japoniako telebistaz aparte. 2021ean BBC Women saria irabazi zuen.