Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ruperto Medina ikastetxea

Ruperto Medina ikastetxea.

Ruperto Medina ikastetxea Bizkaiko Portugalete hirian (Buenavista auzoan) dagoen Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bat da. 1963. urtean ireki zen eta gaur egun D eredua eskaintzen du. 2017. urtean, Portugaleteko Udalak emandako "Portugalete Hiri Noblearen Saria" jaso zuen boluntariotza bultzatzen egindako lanagatik.

Ikastetxe berritzaile egonkortua da, non froga zientifiko eta arrakasta duten hezkuntza eskuhartzeetan oinarrituriko metodologia eta praktikak aurrera eramaten diren, beti ere emaitza onak ateratzeko asmoz. Konpetentzien barneratzeaz eta inteligentzia praktikoa garatzeaz gain, baloreen, trebakuntza sozialen eta teknologia berriak maneiatzearen inguruko jakintzak barneratzen hezten dituzte ikasleak. Hau da, ikasten ikas dezatela, beraiek izan daitezen euren ikasketa prozesuaren aktore eta protagonistak.