Edukira joan

Txikipedia:Sahats ilun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salix atrocinerearen hostoa
Salix atrocinerearen fruitua
Salix atrocinerearen fruitua

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sahats iluna (Salix atrocinerea) 6-10 metroraino irits daitekeen zuhaixka hostoerorkorra da.

Non aurkitu dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salix atrocinerearen enborra
Salix atrocinerearen enborra

Europako mendebaldean eta Afrikako iparraldean bizi da. Erreka, ibarbide, aintzira eta lur-eremu aldapatsuetan aurkitzen da, iturri eta iturburuen ondoan. Hobeto hazten da lurzoru azidoetan, eta itsas mailatik 2.000 metroraino aurkitzen da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hosto bakun eta erorkorrak ditu. Loreak udaberri hasieran jaiotzen dira, harizpi luzeetan, eta landare ezti-emaile ona kontsideratzen da. Fruituak kapsulak dira, heltzean irekitzen direnak, eta ehun kotoitsu batean bildutako haziak askatzen dituzte, haizeak barreiatzen laguntzeko.

Ugalketa nola egin?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haziak heldu bezain laister erein behar dira maiatza-ekainean, bestela segituan galtzen dira. Zabalduena aldaxkatik ugaltzea da, oso erraza baita: nahikoa da udaberri hasieran egur gogorreko adar zati moztu berriak lurrean landatzea, edo abuztuan bildutako egur erdi-gogorreko aldaxkak erabiltzea. Beraz, ugari irteten dira edonon, lekua hezea baldin bada.

Zertarako erabili dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sahatsen azalarekin egin zen lehenengo Aspirinaren substantzia. Lurzoru mugikorrak eusteko espezie egokiak dira. Oso gomendagarriak dira heskaietarako.