Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Saio-hodi

Saio-hodiak

Saio-hodia kimikako laborategian erabilzen den beirazko materiala da. Alde bat irekita eta bestea itxita eta biribildua du. Laborategian likido lagin txikiak edukitzeko erabiltzen da eta zenbaitetan estalkia ere izaten du. Maila baxuko erreakzio kimikoak egiteko ere erabil daiteke. Espezifikoki likidoak irakiteko erabiltzen den saio-hodiari, irakite saio-hodia esaten zaio.Altuera eta zabalera desberdinetako saio-hodiak aurki daitezke, normalean 10-20 mm-tako zabalera eta 50-200 mm-tako luzera izaten dute ordea.

Saio-hodiak asko erabiltzen dituzte kimikariek produktu kimiko solido edo likidoen kantitate txikiak mantendu, nahastu edo berotzeko,batez ere esperimentu eta entsegu kulitatiboetan. Bere ipurdi biribil eta ertz zuzenek, likidoak isurtzean masaren galera minimizatzen dute.

Kimikako saio-hodiak beirazkoak izan ohi dira bero eta substantzia kimiko erregarrien aurrean erresistentzia hobea eta iraupen luzea izan dezaten. Zenbait saio-hodi Bunsen metxeroaren gainean jar daitezke zuzenean.